Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on, @Theklan

Agian gogoan izango duzu 2017ko uztailaren 3an UEUk TBKn antolatu zuen Wikidatan aipatu nizula  Biktoriano Iraolaren argazki batzuen eskubideen gaia. Saiatuko naiz labur azaltzen.

1982ko udaberrian (sic, bai, zu jaio aurretik) aukera izan nuen Biktoriano Iraolaren biloba Ana Balantzategi ezagutzeko, hemen Donostian. Etxera joan nintzaionean, Peñaflorida kalean, aitonari buruzko datu batzuekin batera, bi gauza berezi utzi zizkidan: Iraolaren eskuizkribu argitaragabe bat (Ziriyak), eta haren bi argazki. Garai hartan irudi digitala egiterik ez genuenez, eskuizkribuaren fotokopia bat eta argazkien plaka bana egin nituen, paperetik negatiboak atera, alegia, gerora ere kopia gehiago egin ahal izateko.

Argazki horien plakak ondo gordeta izan nituen, 1995eko abenduan Irutxulo aldizkari zaharrean argitaratu nituen arte; garai haietan, 1995-1997 bitarte, artikulu sail bat argitaratu nuen Irutxulo-n, «Donostiar haien garaia...» izenburuaz, horren barruan Biktoriano Iraolari buruzkoa.

Aldizkaria paperean soilik argitaratzen zen arren, ordura arte Iraolaren argazki ezagunik ez zegoenez, berehala hasi zen zirkulatzen Interneten. Egia esateko, garai hartan ez zegoen argazkien kopia digitalen gaineko ez jarrerarik ez kontrolatzeko bitartekorik, gutxiago Irutxulo gisako aldizkari txiki batentzat. Ez genion garrantzirik ematen...

Kontua da handik hamar bat urtera, 2006an, Biktoriano Iraolaren artikulua sortu nuenean Wikipedian, bi argazkiak igo nituela Wikimediara, esanez nik nituela irudion gaineko eskubideak... Baina ordu pare baten buruan, ezabatu egin zizkidan Wikimediak, esanez ez zegoela argi irudiek copyrightik ote zuten.

Ondorio etsigarria da: irudi hauen jabetza fisikoa nik daukadan arren, edonork erabiltzen ahal ditu, baina Wikipediak ez.

UEUren Tabakalerako saio hartan aipatu zenidan bazela Wikimedian nolabaiteko «auzitegi» bat, gisa honetako eskubide gorabeherak erabakitzeko. Jakin nahi nuke:

- Nora jo behar dudan, zehazki, bi argazkien eskubideak nireak direla frogatzeko.

- Zein froga mota erantsi behar nukeen.

Mila esker, aurrez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Oso ongi, mila esker. Uste baino errazago dirudi. Laster egingo dut, lehendabizi plaken digitalizazio egitea lortu nahi dut, paperetik pasa gabe kalitate hobea lortzen baita. Gertatzen da argazki denda guztietan halako gauzak guztiz baztertuta dituztela; Donostian aurkitu dut laborategi bat, ea zer esaten didaten.

Eskerrik asko, Galder.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Jakin dezazun, lortu dut OTRSren baimena Biktoriano Iraolaren bi argazkietan. Postaz datu gehiago eskatu zizkidaten; bidali nien argazki bat, argi-kontran aterata, nortasun agiria eta bi plaka fotografikoak ikusten zirela. frogatzeko nireak direla. Berehala jarri zioten OTRSren etiketa, eta postaz esan zidaten itxi egiten zutela tiketa.

Hauek dira argazkiak:

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Iraola_1.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Iraola_2.jpg

Primeran dena; mila esker, berriro ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ze ondo!

"Argazki batzuen eskubideak" mezuari erantzun