Edukira joan

Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Luis Goitiandia (eztabaidaekarpenak)

Orri berri bat sortzeko proba orria erabili nahi dut; baina aurretik argitaratutako beste artikulu bat dago bertan. Dena ezabatu behar dut edo ireki daiteke proba orri bat baino gehiago? Horrela bada nola egiten da? eskerrik asko, Luis

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bi aukera dituzu. Zure proba orrian duzuna ezabatu dezakezu jada ez baduzu behar (adibidez, argitaratu baduzu) eta gainetik beste artikulu bat idatzi. Edo, nahi baduzu, ireki ditzakezu nahi haina proba orri. Begira, zure proba orriaren helburua Lankide:Luis Goitiandia/Proba orria da. Nahi baduzu, ireki dezakezu Lankide:Luis Goitiandia/Proba orria2, Lankide:Luis Goitiandia/Proba orria3... eta nahi haina, edo Lankide:Luis Goitiandia/NAHI DUDAN IZENA. Hala ere, ordenatuta egoteko, agian onena, argitaratu baduzu egindakoa, proba orria bera ezabatzea da.

"Luis Goitiandia lankidearen galderak (3)" mezuari erantzun