Lankide eztabaida:Luis Goitiandia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Luis Goitiandia, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 18:42, 17 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea[aldatu iturburu kodea]

Aupa Luis Goitiandia:

Behin eta berriro Partikula kargatu artikuluari mugatzailea jartzen diozula ikusita, ohartarazi nahi dizut Euskarazko Wikipediako politiken arabera, Irizpide orokortzat, artikuluen izenburuan -a mugatzailerik ez dela jartzen. Beraz, arrazoi berezirik ezean, artikuluaren izenburu egokia Partikula kargatu da eta ez Partikula kargatua

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:33, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]

Barkatu. Erotzear nengoen. Aldatu eta aldatu eta berriro mugagabera itzultzen zen eta.
Bide batez; artikulu hau itzulpena da. Ba al dakizu nola ekar ditzaket jatorrizko artikuluan (Charged particle) dauden erreferentziak? Luis Goitiandia (eztabaida) 19:50, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]
Aupa Luis Goitiandia: artikulua Content translationekin sortzen denean (ez da hau kasua) itzultzaileak erreferentziak ere ekartzen ditu (oraindik askotan ez ditu behar bezala ekartzen) ; artikulua eskuz itzultzen denean (Partikula kargatu adibidez) erreferentziak ere eskuz sartu behar dira. Begiratu Laguntza:Erreferentziak, eta ahal duzunean Erreferentzia automatikoak erabili, asko erraztuko dizu lana. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:01, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]