Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gero eta artikulu gehiago ditugu eta horrek kategoria gehiago sortzea dakar. Lana izaten da, baina uste dut merezi duela, inbertsio ona dela ondo antolatzea gauzak etorkizunera begira.

Ingelesezko Wikipediako kategorizazioa jarraitu ohi dut, denbora gehien horretan eztabaidan daudenak direlako, eta ikusi dut bertan gertaerak eta antolatzeko, urteaz/hamarkadaz gain, lekua ere erabiltzen dela. Adibidez, "2013 Alemanian". Ez dakit guri komeni zaigu hain kategoria zehatzak sortzea, uste dut baietz, baina zuen iritzia jakin nahi nuke horrelako zerbaitetan hasi aurretik.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ziur aski goiz ala berandu halako zerbait egin beharko dugu, hortaz, nire ustez beharrezkoa da hori egitea. Hala ere, lan neketsuegiak aurreratzeko, nik leku eta denbora-tarte esanguratsuenei sortuko nizkieke aipatu dituzun kategoriak eta artikuluak ugaritzen joan ahala zehaztu. Hau da, Ingelesezko Wikipediako "kategorien-zuhaitzeko" adar nagusiak sortu lehenik eta gero adaxkak. Adibidez, "2013 Alemanian" sortu aurretik "2000ko hamarkada Alemanian" sortu eta horren aurretik "XXI. mendea Alemanian" eta hori herrialde guztiekin kasu honetan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, horrela sortuko nuke, baina kategoria asko hutsik izango ditugu hasiera batean. Gutxienez XIX, XX eta XXI. mendeak sor ditzaket munduko herrialde gehienentzat, eta hor joan gaitezke populatzen.

"Gertakarien eta historiaren kategorizatzea" mezuari erantzun