Topic on Wikipedia:Txokoa

Euskarazko Wikipedian ez ditugun leku ezagunak

7
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Katalanezko Wikipediatik abiatuta, bertan eta beste 25 Wikipediatan baino euskaraz ez dauden hainbat lekuren zerrenda sor daiteke: https://petscan.wmflabs.org/?psid=19521926

Lekuen artikuluak egitea gustuko duzuenentzat, pista eder bat.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko. Bat gutxiago honezkero Eliaren laguntzaz. Zera... Bilaketaren metodo eta parametroak ez ditut ulertzen, baina baliteke hor modu bat egotea, formulazioaren bitxiagatik, jakiteko ze artikulu daude Ca eta Eu wikipedietan, eta 0 beste wikipediatan? Inoiz hemen txokoan egin nuen eskaera dela uste dut, baina igual orduan bezain galduta gaude... ez dakit, akaso @Theklan zuk Petscan esperto katalanik ezagutzen duzu halako bilaketa bat asma lezakeenik?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Askoz zailagoa da hori, ze jakin behar duzu ze kategoriatan dagoen. Akaso autoritate kontrola eta bizialdia txantiloia duten guztiak baliatu daitezke, baina asko izango dira eta ez dakit guztia bilatzeko gaitasuna izango duen... egin dut eta 0 eman dizkit, beraz beste moduren bat egon beharko luke.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko saiakeragatik. Oso interes miszelaneoa duen eskaera da nire, kuriositate mailakoa, beraz, hakuna matata. Hasierako https://petscan.wmflabs.org/?psid=19521926 bilaketa, aldiz, munduak aipagarritzat jotzen dituen tokiak, geurean ez daudenak: hori pertinenteagoa noski.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Akaso, beste aukera bat, da soilik euskaraz eta katalanez dauden 0 artikulu existitzea.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Euskarazko Wikipedian ez ditugun leku ezagunak" mezuari erantzun