Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Iaz ikasle askok artikulu oso txukunak egin zituzten gure hezkuntza programaren baitan. Horietako batzuk errebisatzen joango naiz eta, halako irizpideak dituztela uste ditudanak, Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko_artikuluak orrian zerrendatuko ditut. Eskertuko nuke, ikasleek hartu duten lana eta gero, horiek balekoak diren edo ez bozkatzeko jendea egotea. Azken aldian oso parte hartze eskasa dago hantxe, eta ez badituzte boto nahiko, ezin dira berriro proposatu hilabete batzuk pasa arte.

Badakit asko proposatuko ditudala, eta akaso zuetako gehienek ez duzue denbora guztiak ikusteko... baina asko baldin bagara, lana txikiagoa izango da.

Eskerrik asko!

Kilkerra (eztabaidaekarpenak)

Iep! Kardinal-nepote proposamena bozkatzeko arazoak ditut. Ezabatutako orria berriz sortzen ari naizela aipatzen du ohar mezuak...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Konponduta!

"Iazko uzta" mezuari erantzun