Topic on Wikipedia:Txokoa

Txantiloi batean nola zuzendu/osatu informazioa

3
Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

oraindik nahiko kide berria naiz mundu honetan eta ez ditut atal guztiak kontrolatzen. Jada artikulu batean sartuta dagoen "Biografia infotaula automatikoa" txantiloiko informazioa zuzendu edo osatu nahiko banu nola egin dezakedan jakin nahiko nuke. Adibidez, pertsona batek hitz egiten dituen "Hizkuntzak" puntuan beste hizkuntza bat gehitzeko. Saiatu naiz laguntza ataletan etab. bilatzen baina ez dut aurkitu. Laguntzerik bai...? Eskerrik asko aldez aurretik

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Paxkaline!

Txantiloi horretako informazioa Wikidatatik hartzen da (ikus «Wikidata» artikulua).

Adibidez, zuk sortutako «Mari Jose Lasa» artikuluan, infotaulako datuak osatu edo aldatu nahi izanez gero, errazena da orri horren ezkerraldean ageri den «Wikidata itema» esteka klikatzea. Horrela, artikulu horren Wikidata orrira helduko zara.

Wikidatan nola editatu ikasteko, hasiera ona duzu laguntza orri hau.

Beste argibiderik behar izanez gero, galdetu lasai.

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko!

Botako diot begirada bat eta ea asmatzen dudan!

"Txantiloi batean nola zuzendu/osatu informazioa" mezuari erantzun