Topic on Wikipedia:Txokoa

Argumentua edo argumentua txikia txantiloiak soilik amaiera argitzen denean erabili, edo txantiloiak aldatu

2
Sukiletxe (eztabaidaekarpenak)

Filme edo eleberriei buruzko orrietan, "argumentua", "sinopsia" edo horrelako sekzioetan, txantiloi hauetako bat agertzen da:

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

(Argumentua txikia txantiloia)

Edo:

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

(Argumentua txantiloia)

Kontua da batzuetan ez dela istorio osoa edo amaiera argitzen. Batzuetan azal atzeko ohar baten gisara idazten da atala, besteetan hori gehi istorioari buruz informazio gehiago ematen duen beste paragrafo bat (baina gertaerak edo amaiera argitu gabe). Hona adibide batzuk, bi bakoitzeko:

Beraz, uste dut txantiloia gutxiago erabili beharko litzatekeela, soilik amaiera argitzen denean (badira, zorionez, horren adibideak ere bai). Beste soluzio bat (nire ustez, okerragoa) txantiloiak aldatzea izango litzateke, "argitzen du" jarri beharrean "argi dezake" edo "argi lezake" jarrita.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit oso erraza den hori egitea. Azken finean, wikilari bakoitzak erabaki beharko luke zein txantiloi jarri zein momentutan.

"Argumentua edo argumentua txikia txantiloiak soilik amaiera argitzen denean erabili, edo txantiloiak aldatu" mezuari erantzun