Metamorfosia (Franz Kafka)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Metamorfosia
Metamorphosis.jpg
Lehenengo edizioaren azala
Datuak
Egilea Franz Kafka
Argitaratze-data 1915
Generoa Eleberria
Hizkuntza alemana
Argitaratzailea Kurt Wolff Verlag
Herrialdea Austria-Hungaria
Euskaraz
Izenburua Metamorfosia
Itzultzailea Rufino Iraola / Anton Garikano
Argitaratzailea Hiria / Erein
Argitaratze-data 2000 / 2016
Orrialdeak 126 / 93
ISBN 9788495421555 / 9788491090809

Metamorfosia (Die Verwandlung) Franz Kafkaren eleberri bat da, 1915ean argitaratua.

Argudioaren xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kafkaren Metamorfosia lanak eragin handia izan du XX. mendean zehar eta ondorengo istorioa kontatzen digu: Gregor Samsa izeneko gazteak, goizean esnatzerakoan, intsektu bihurtu dela ikusten du. Animalia hauekin gertatzen ohi denez, berarekin akabatzea da inguruko pertsona gehienek egin nahi dutena; ez dute inolako errukirik. Hau da nobelaren abiapuntua. Protagonistak bere inguruko gizartearen ulertezintasuna jasan behar du, bere gorputzean eman den aldaketa dela eta. Baina, intsektu bihurtu den arren, Gregorrek gizakien buru-argitasuna mantentzen du. Hala ere, bere logelatik irten barik bizi beharko da eta ez du inolako laguntzarik jasoko ez bere familiaren aldetik (arreba izan ezik) ezta gizarteko beste pertsona batzuen aldetik ere (laneko nagusia, esaterako). Lan honek bizitzako alderdi guztiz pesimista erakusten digu Gregorrek ez baitu inolako laguntzarik jasotzen bizitzan aurrera egin ahal izateko eta ez da bere kabuz aurrera jarraitzeko gai. Gizarteak bizkarra eman dio eta ez dago egoera hori hobetu dezakeenik.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gregor Samsa: Gregor pertsonaia nagusia da. Gogor lan egiten du saltzaile bidaiari bezala gurasoak eta arreba mantentzeko. "Goiz batean, loaldi aztoragarriaren ostean, Gregorio Samsa zomorro zatar bihurturik esnatu zen" (Rufino Iraolaren itzulpena). "Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua" (Anton Garikanoren itzulpena).
  • Grete: Grete Gregorren arreba da, 17 urtekoa. Etxeko lanen ardura bere gain hartzen du, neskame bati ordaintzeko lain ez dutelako. Biolina jotzen du eta bere ametsa musika eskola batera joatea da. Gregor ametsa egia bihurtzear dago. Nebaren itxuraldaketa dela eta, denda batean lan egin behar du. Hasieran, bere burua eskaintzen du Gregor elikatu eta honen logela garbitzeko, baina, denboraren poderioz, nebaz nazkatzen da eta bera akabatzea proposatzen du.
  • Aita: Gregorren aitak zor handia du semearen nagusiarekin. Hori dela eta, Gregorrek ezin du gorrotatzen duen lana utzi. Duela bost urte erretiratu zen. Semearen itxura aldaketa gorrotatzen du eta berorrek umore txarrez ipintzen du.
  • Ama: Ama ere erretiratuta dago eta asmaduna da. Nahiz eta semearen itxura aldaketak beldurra sortu, bera maitatzen jarraitzen du.
  • Gregorioren nagusia: Gregor lanera joan ez dela konturatzean, etxera joaten da bere bila eta zomorro bihurturik ikusten du.
  • Apopiloak: Hiru apopilo hartu behar izan zituzten etxean Gregorren soldataren ezari aurre egiteko. Ez dute zikinkeria jasaten eta etengabe daude kexatzen. Behin Gregor aurkitzen dute eta salaketa batekin mehatxatzen dituzte Gregorren senideak, zomorro izugarri handi bat soilik zela pentsatzean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
Metamorfosia (Franz Kafka)