Gabon denoi! Dagoeneko batzuek ikusiko zenuten, beharbada gaur UEUko elkarrizketa irakurri duzuelako. Ezagutza librea sustatzeko, UEUren humanitate digitaletan kokatua eta EWKEren lankidetzaz, XVIII. mendean EHn inprimatu idazkien katalogo lagina ekarri dugu, goiko izeneko wikiproiektu orria, Bizkaiko Foru Liburutegiaren katalogoan oinarritua.
Katalogo dinamiko horrek, datu asko izateaz gain, hainbat hutsune ditu, esteka gorriz egiteke dauden Wikipediako artikuluak, hala nola inprimatzaileak, idazkiak, inprimategiak, autoreak, liburu azalak... Animatu Euskal Herriko historian hain ezezaguna eta garrantzitsua izan den egungo teknologiaren aurrekari honen, inprimaketaren, inguruko ezagutza osatzen laguntzera! Edozein zalantza izanez gero, lasai galdetu. Goraintzi