Topic on Wikipedia:Txokoa

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Egun on guztioi! Euskarazko Wikipediako arauetan hiztun berrien parte-hartzea nola hautematen dugun adieraztea beharrezkoa dela uste dut. Edizio batetik bestera ez dator bat. Esaterako, euskarazko Wikipediaren aurretik, mirandesez artikuluak idazten saiatu nintzen, baina ez dute hori kategorikoki onartzen. Euskaldun berri asko, batez ere atzerritar jatorrikoak, hasieran kanporatzearen beldur dira eta batzuetan uko egin diezaiokete parte hartzeari iruzurtiaren sindromearen ondorioz. Atzerritar jatorriko euskaldun berria naizenez, berdin sentitzen nintzen hasieran eta aldaketa txiki bat ere egiteko beldur nintzen. Orain ni bezalako wikilarien eskubideak babestu nahi ditut, seguruago senti daitezen.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Egun on @Mapatxea:ǃ Euskarazko Wikipedian ez dugu izan inoiz arazorik hiztun berriekin. Gauza bat bakarrik eskatu izan daː idazteko gutxieneko maila izatea, eta nik dakidala denok izan dugu gutxieneko maila hori, kontutan hartuta denok ditugula akatsak. Ondo izanǃ

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Uste dut jende asko ez dela ausartzen arazoak dituela esatera. Kasu onenean, pixkanaka beldurrari uzten diote, eta txarrenean alde egiten dute. Agian zentzuzkoa izango da maiz egindako galderen atalean gehitzea?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Mapatxea, ulertzen dut hasieran dena pixka bat "handia" iruditzea eta ikara pixka bat sentitzea. Nire iradokizuna duzu lehendabizi zure proba orrian egiteko (ikus zure goiko eskuineko goitibeherako menuan) eta zirriborroa artikulu gisa argitaratu aurretik jagole edo mentore bat eskatzeko, hasieran bidelagun izan dezazun. Zer iruditzen?

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Mila esker laguntzeko prest egoteagatik, @Iñaki LL! Horrela sentitzen nintzen hasieran (duela urte batzuk idatzi nuen nire lehen artikulua), eta orain egoera berean dauden besteei lagundu nahi diet. Ez dakite artikuluak idazteko eskubiderik ote duten edo ez eta non eskatu behar duten laguntza.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ezagutzen al duzu egoera horretan dagoen norbait?

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Euskara ikasten ari den eta idazten hasi nahiko lukeen pertsona bat ezagutzen dut. Bizi naizen hiri berekoa da eta ez da hastera ausartzen ere (bizi naizen herrialdean euskaldun gutxi gaude eta ia denok ezagutzen dugu elkar). Uste dut askoz ere wikilari gehiago izango ginatekeela agerikoa balitz euskarazko Wikipedia ez dela euskaldun zaharrentzako "klub itxi" bat, komunitate ireki eta inklusibo bat baizik. Momentuz ez dago argi, edizio batzuetan ia debekatuta baitago hiztun berriek parte-hartzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Non ikusten duzu arazo hori? Hemen egunero idazten dute euskara gutxi dakiten askok (Txikipedia da horren adibide), eta idazten dugun beste askok (baita egunero idatzi ere) akats nabarmenak egiten ditugu.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko Wikipedian idatzi nahi duten euskaldun berri askok jada esperientzia dute beste edizioetan. Hiztun berriak nola tratatzen diren han ikusita, hemen ere berdin gertatzen dela pentsa dezakete. Jarrera etsai izaten den edizio batean idazten dut orain arte, eta beste bat utzi nuen. Euskarazko Wikipedia araua baino salbuespena da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ulertzen saiatzen ari naiz: arazo hori ez badugu, orduan zer egin dezakegu arazo hori ez dugula adierazteko?

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Adibidez, galdera bat maiz egindako galderen atalean (gehienetan galdera hori zuzenean egiten ez den arren) edo beste orrialde batean: «Euskaldun zaharra ez banaiz, parte har al dezaket?» Zein euskalkitan idatzi behar dugun bezain garrantzitsua da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

mmm... duda dut norbaitek orrialde hori bisitatuko duenik editatu aurretik, baina niregatik aurrera.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Egun on! Nire ustez, oso ondo legoke maiz egindako galderen atalean sartzea gai hau. Ondo izan.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

@Theklan, @Oraina, @Iñaki LL, aurka ez bazaudete, nork egin dezake hori? Zerbait gaizki idazteko beldur pixka bat dut, baina uzten badidazue, nik sartuko dut; bestela zuetako batek.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zuk zeuk! Ondo ulertzen duzu eskatzen ari zarena. Nahi baduzu, amaitzean begiratu dezake beste norbaitek.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko konfiantzagatik! Ondo izan.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Aupa Mapatxea! Neuk ere konfidantza osoa dut zugan. Ondo segi.

"Euskaldun berriak" mezuari erantzun