Topic on Wikipedia:Txokoa

Erdi Aroko ''Gartzeitz'' deitura

7
Urtar(e)k egindako laburpena

Eginda.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, duela hiru urte Euskaltzaindiak 192. araua argitaratu zuen. Nafarroako erregeen izenak zehazteko irizpideak eman ziren, eta haiekin batera zerrenda bat izen batzuekin.

Bertan Gartzeitz deitura hobetsi bazen ere, Euskal Wikipedian "Gartzez" forma sarri aurkitu daiteke oraindik. Forma hau aldatzen hasi naiz eskuz (Gartzez -> Gartzeitz), baina pentsatu dut agian aldaketa hau bot batez egitea egokiagoa eta azkarragoa izango dela. Eskertuko nuke inor animatuko balitz aldaketa egitera.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Denok ez dakizkigu "botak" erabiltzen. Hoberena,Theklani galdetzea zuzenean. Ah! Eta urte barri on!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bot batekin egin liteke, ez da zaila, baina definitu behar da non aldatu behar den. Ba al dugu Erdi Aroa eta gero "Gartzez" abizeneko jenderik? Hala bada, horiek kentzea gero zailagoa da.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Urte berri on! Oker ez banago, ez dago "Gartzez" edo "Gartzes" abizenik Erdi Arotik kanpo. Uste dut bi hauen ordez Gartzeitz jarri behar dela.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Uste dut guztiak egin ditudala. Egunen batean bot bat egiten irakatsi beharko dizuet, gauza sinplea da!

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko! Duela urte batzuk egin nuen bot bat, baina aspaldian ez dut erabili. Ea 2024ean berriz ikasten dudan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)