Edukira joan

Bihurkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bihurkin sinplea

Bihurkina torlojuak sartu, estutu eta askatzeko diseinatutako tresna da. Bihurkinak hiru elementu ditu:

  • Heldulekua, bihurkina eskuetan hartzeko erabiltzen den atala
  • Ardatza, heldulekuari modu axialean lotuta dagoen metalezko hagatxoa
  • Burua, torlojuarekin kontaktuan dagoen atala eta torlojuaren buruari moldatutako forma berezia duena

Heldulekua eta ardatza erabiliz bihurkina kokaleku egokian jartzen da, torlojuaren gainean, eta biratzen direnean indarra aplikatzen zaio torlojuari.

Bihurkinaren buruek forma bereziak izan ohi dituzte, lotu edo askatu nahi den torlojuaren formaren arabera.

Bihurkin eta torlojuen buru ezberdinak.

Normalean bihurkina buruaren formaren arabera sailkatzen da, hau da, biraraziko duen torlojuaren arrakalaren arabera. Honako formak aurki daitezke:

  • Laua
  • Gurutze formakoa, (Philips motakoak eta Frearson motakoak)
  • Pozidriv (Pz) motakoa
  • Izar formakoa, edo Torx motakoa
  • Hexagonala, edo Allen motakoa
  • Laukia
  • Beste batzuk (Tri-Wing, Torq-Set...)
Bihurkin mota ezberdinak.

Horrez gain, erremintaren beste ezaugarri batzuen arabera ere sailka daitezke bihurkinak. Zentzu honetan honako bihurkin motak aipa daitezke:

  • Bihurkin arruntak
  • Bihurkin imantatuak
  • Buru aldagarriko bihurkinak
  • Bihurkin elektrikoak
  • Matrakadun bihurkinak
  • Bihurkin zehatzak,edo bitxigile bihurkinak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.