Torre Grossa
Torre Grossa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | Sienako probintzia |
Italiako udalerri | San Gimignano |
Koordenatuak | 43°28′03″N 11°02′34″E / 43.467628°N 11.042903°E |
![]() | |
Inaugurazioa | 1311 |
Torre Grossa San Gimignano (Toscana, Italia) herriko dorrerik altuena da. Duomo plazan dago, herriko Jauregi Komunalaren ondoan. Hiriak Erdi Aroan izan zituen dozenaka doreetan altuena izan zen historikoki.
1300 eta 1311 urteen artean eraiki zen, 54 metroko garaiera du eta oinarrian arkudun pasabide bat du[1].
Bisitatu egin daiteke, sapairaino igoz. Goiko terraza horretan gela piramidal batek kanpandorrea osatzen du, banda lombardiar erako arkuz eginiko parapeto batek babestua.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Torre Grossa | World Heritage Journeys of Europe» visitworldheritage.comhttps (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).[Betiko hautsitako esteka]