Tortilla Flat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tortilla flat» orritik birbideratua)
Tortilla Flat
Datuak
IdazleaJohn Steinbeck (1935)
Argitaratze-data1935
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaTortilla Flat
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaPascal Covici (en) Itzuli
Herrialdea AEB
OCLC576516
Euskaraz
IzenburuaTortilla Flat
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data1995
Orrialdeak248
ISBN978-84-7917-480-4

Tortilla Flat (ingelesez: Tortilla Flat) John Steinbeck Nobel saridunak idatzitako eleberria da. 1935ean argitaratu zen. Kaliforniako Monterey hirian girotuta dago, Lehen Mundu Gerraren osteko garaian.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburuak paisano talde baten istorioak kontatzen ditu. Horiek mexikar jatorrizko biztanle pobreak dira. Dannyk, protagonista denak, eta bere lagunek bizitza xahutzen dute mozkortzen, borrokatzen eta arlote gisa, Dannyk bere aitonarengandik bi etxe herentzia gisa jasotzen dituen arte. Batean Danny biziko da eta bestean bere lagun batzuk, bigarren etxea sute batean desagertzen den arte. Handik aurrera, lagun guztiak Dannyrekin biziko dira. Etxeak ordena pixka bat jarriko dio taldearen bizitzari. Etxeak Mahai Biribilaren antza hartuko du eta Dannyren adiskideek, beraz, hango zaldunen antza.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Danny: protagonista eta paisanoen gidaria. Hogeita bost urte zituenean Lehen Mundu Gerrara joan zen. Talde osoaren ongizatea bere ardura da.
  • Pilon: taldeko pentsalaria da. Ataka gaiztoan egotean, berak bilatzen ohi du irtenbidea.
  • Pablo: oso ulerkor agertzen da bizitzak bidaltzen dituen mezuen aurrean. Badaki noiz mintzatu eta noiz ez eta beti ematen du zuzena egiten duela.
  • Jesús María Corcoran: oso bihozbera da. Beti dago bera baino txartoago daudenak laguntzeko asmoz.
  • Pirata: oso inuxentea da. Hasieran, taldekoak saiatu ziren berataz aprobetxatzen, baina Pirataren ontasunak erakarri zituen. Bai etxean bai kanpoan beti dago bere bost txakurrekin: Pajarito, Rudolph, Enrique, Fluff eta Señor Alec Thompson. Txakurrek lagundu eta babesten dute.
  • Big Joe Portagee: gauza onak egitera behartu behar dute lagunek. Sarritan gaiztakeriak egiten dute, zer egin behar duen ahazten duelako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]