Towada aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Towada aintzira
Lake Towada from Ohanabe 2008.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 400 m
Azalera 60 km²
Sakonera 326,8 m
Geografia
Koordenatuak 40° 28′ 00″ N, 140° 52′ 00″ E / 40.466666666667°N,140.86666666667°E / 40.466666666667; 140.86666666667Koordenatuak: 40° 28′ 00″ N, 140° 52′ 00″ E / 40.466666666667°N,140.86666666667°E / 40.466666666667; 140.86666666667
Herrialdea Japonia
Lurraldea Aomori eta Akita
Babestutako-eremua Towada-Hachimantai Parke Nazionala
Hidrografia
Hustubidea Oirase River Itzuli
Erresidentzia denbora 8,5 a

Towada aintzira (japonieraz: 十和田湖 Towada-ko?) Honshu uharteko Tohoku eskualdearen iparraldean dagoen aintzira ezaguna da, sumendi baten kraterrean eratu dena. Towada-Hachimantai Parke Nazionalaren barnean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akita eta Aomori prefeturen arteko mugan dago. 61'1 km²-ko azalerarekin Japoniako 12. laku handiena da, eta sakonera handiak kolore urdin bizia ematen diote.

Itxura zirkularra dauka eta hegoaldean bi penintsula txiki ditu. Aintziratik Oirase ibaia ateratzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 55.000, 25.000 eta 13.000 urte izandako sumendi erupzio handiek bi krater eratu zituzten baina duela 5.400 urte hauetako bat erori egin zen, gaur egun aintzira dagoen zuloa osatuz. Azken erupzioa k.o. 915 urtekoa da.

XIX mendera arte erabat isolatua egon zen aintzira. Nambu leinuak Oirase ibaia bere landak ureztatzeko desbideratu nahi zuenez aintziraren inguruko lurrak hartu zituen.

1927an Japoniako zortzi ikuspegi ederrenen artean sartu zuten eta ordutik turismogune handia da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Towada aintzira Aldatu lotura Wikidatan