Traductio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Traductio erretorikako figuren artean errepikapen figura bat da. Traductio hitz bat modu nabarmenaz errepikatzea da; errepikapen hori literala izan daiteke edo gramatikako aldaketa batekin. Azken kasu horri annominatio deitzen zaio. Gerta daiteke baita hitz bera haren esanahi desberdinekin agertzea; horri antanaklasi esaten zaio.

Joan Mari Irigoien idazlearen ondoko adibide honetan “demokrazia” hitzaren bidez traductio figura garbi ikusten da:[1]

Ongi bai ongi
doakigu demokrazia santua,
demokrazia indartsua,
demokrazia hilezkorra!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 223.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]