Edukira joan

Erretorika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demostenes, Atenasko hizlaria, oratoria praktikatzen Jean Lecomte du Nouÿ margolariaren irudiz (1842-1923).
Apaiztegietan erretorika ikastea izaten zen apaizgai guztientzat landu beharreko arloa. Homiliak eta Sermoiak izaten ziren apaizentzat beren ofizioko une garrantzitsuenetariko batzuk.

Erretorika hitza grezieratik dator, ρητορική, eta euskaraz "erantzunik gabe" esan nahi du. Latinez ars rhetorica izenaz ezagutu zen, "hizlariaren gladera". Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegiak[1] honela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki oratoria generoan. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute".[2] Horren arabera erretorika pertsuasioaren artea izango da.

Erretorika Grezian sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, bereziki Erromako garaietan. Erdi Aroan zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntzan garrantzi handia izan zuen, bereziki jakintza humanistikoetan. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikusten da, hala nola Literaturan, Politikan eta Publizitatean. Ildo horretan, ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari da, irudien bitartez metaforak, sinboloak, pertsonifikazioak erraz adierazteko xedez.

Erretorikaren urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Inventio: gaia, ideia egokiak aukeratu.
  • Dispositio: gaia antolatu, ideiak antolatu, testu osoa ordenatu (bukaeratik hasi, planifikatu, ataletan antolatu).
  • Elocutio: pentsatu bezala adierazi (kantatu, ondo ahoskatu).
  • Actio: antzeztu doinu, ahots bolumen eta keinu egokiak erabiliz.
  • Memoria: bat-batean egiteko memoria landu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]