Tralee badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tralee badia 2004an, Brandon mendiruntz begiratuta.

Tralee badia (irlanderaz Loch Foirdhreamhain / Cuan Thrá Lí eta ingelesez Tralee Bay) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderrian dagoen badia bat da. Iparraldean Kerry Head lurmuturra du, mendebaldean Maharees tonboloa, hegoaldean Dingle penintsularen hasiera eta ekialdean berriz Blennerville udalerriko zubia. Tralee udalerritik doazen hainbat errekek beren urak badia honetan isurtzen dituzte. Badia honen inguruan dauden udalerri edo herriak honako hauek dira: Ballyheigue, Fenit, Kilfinora, Spa, Blennerville, Camp eta Castlegregory.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 52° 17′ N, 9° 56′ W / 52.283°N,9.933°W / 52.283; -9.933