Blennerville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Blennerville
 Irlandako Errepublika
Blennerville.JPG
Blennerville eta errota, atzealdean Dingle penintsularen hasiera.
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Konderria Kerry konderria
Lurralde Historikoa
Flag of Munster.svg Munster
Posta kodea KY
Geografia
Koordenatuak 52° 15′ 22″ N, 9° 44′ 10″ W / 52.256°N,9.736°W / 52.256; -9.736Koordenatuak: 52° 15′ 22″ N, 9° 44′ 10″ W / 52.256°N,9.736°W / 52.256; -9.736
Blennerville hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Blennerville
Blennerville
Blennerville (Irlandako Errepublika)
Demografia
Biztanleria 697 bizt.
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00

Blennerville (irlanderaz Cathair Uí Mhóráin) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderriaren erdialdean dagoen herria eta Tralee udalerriaren auzune bat da. Tralee udalerritik 1,6 kilometro mndebaldera dago, Dingle penintsulara doan N86 errepidean eta Lee ibaia Tralee badian itsasoratzen den lekuan.

Joko gaelikoetako St. Patricks, Blennerville GAA taldea du.

Dingle penintsularen ataria izateaz gain, XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handitik ihesi Ipar Amerikara zihoazen irlandar etorkin ugari itsasoratu ziren portua ere izan zen. 1800ean eraikitako errota zuri eder bat ere badago, 1846tik aurrera nahiko kaltetua zegoen baina 1981an zaharberritu eta gaur egun turismogunea da.