Tran dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trần dinastiaren mapa (1225-1400)

Trân dinastia, Trân Etxea izenaz ere ezaguna, Erdi Aroko errege-klan vietnamdarra izan zen. 1225etik 1400era bitartean agindu zuen. Dinastia sortu zen Trần Thái Tông enperadoreak tronua hartu zuenean, bere osabak, Trần Thủ Độ-k, Lý dinastia agindutik kendu ondoren. Dinastiaren azken enperadorea Thiếu Đế izan zen, bost urte zituela, tronutik abdikatu behar izan zuenean bere aitonaren alde, Hồ Quý Ly. Trân dinastiak hiru mongoliar inbasio garaitu zituen, bereziki 1288an, Bạch Đằng ibaiaren bataila erabakigarrian. Trân dinastiak Txinako bolbora hobetu zuen, horri esker hegoalderantz hedatu eta Champatarrak garaitu eta basailatu zituelarik. Halaber, txanpon-papera erabiltzen hasi ziren lehen aldiz Vietnamen. Trân aroa urrezko arotzat hartu izan da Vietnamgo hizkuntza-, arte- eta kultura arloei dagokienez. Izan ere, Vietnamgo hizkuntza eta identitatea gehiago garatzeko eta sendotzeko oinarriak ezarri zituen.[1][2]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Dinastía Tran» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  2. (Ingelesez) «Tran Dynasty | Vietnamese history | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]