Triangelu (musika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Triangelu baten marrazki zaharra.

Triangelua metalezko perkusiozko musika tresna idiofonoa da, orkestretan erabilia. Altzairuz egindako triangelua da, angelu batetik zabalik dagoena, soka edo alanbre batetik zintzilik egoten da eta metalezko, egurrezko edo plastikozko hagatxo batekin eraginez jotzen da, hagatxo honi batidore deitzen zaio. Idiofonoen familiako musika tresna da, tresna beraren bibrazioaz soinua sortzen duelako. Tamaina ezberdinetakoak daude, baina ohikoenak 16, 18 eta 20cm –takoak dira.

Aintzinako musika tresna da, bere jatorria turkiarra izan daiteke. Orkestra sinfonikoan XVIII mendearen erdialdean hasi zen, orduan hasi bait zen europan jatorri orientaleko musika tresnekiko zaletasuna.

Tremoloa, batidorea triangelu barruan sartuz, mugimendu zirkularrak eginez, ertzak joz sortzen den musika errekurtxoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triangelu (musika) Aldatu lotura Wikidatan