Trop-plein
Itxura
Trop-pleinak (frantsesetik: trop= gehiegi, plein = betea; ="beteegia") noizbehinkako iturburuak dira, eta paisai karstikoan aurki genitzazke. Euri-jasengatik edo beste arrazoiren bategatik maila freatikoa igotzen bada, galeria aktiboek ez ezik semi-aktiboek ere ura garraiatuko dute, egoera normalean ibairik ez dagoen lekuan ibaia sortuz. Ber maneraz, normalki aktibo ez dauden iturburuak martxan jartzen dira. Ez dira iturburu esekiekin nahastu behar.