Troy McClure

Wikipedia, Entziklopedia askea

Troy McClure Simpsondarrak estatubatuar marrazki bizidun telesaileko fikziozko pertsonaia bat da. Bere lehenbiziko agerpena 1991ko otsailaren 7an aireratutako Homer vs. Lisa and the 8th Commandment atalean izan zen.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan nolabaiteko arrakasta izan duen Hollywoodeko gizonezko aktore galai, ustehandi eta harroputzaren nolabaiteko estereotipoa edo parodia da.

Garai batean ospetsua izana, jada bere ospearen gailurra eta garairik onenak igaro eta orain edozein motako erdipurdiko dokumentalen aurkezlea eta ahots bikoiztaile izatera derrigortua. Dokumentala dena dela ere eta orandik ospetsua dela eta edonork ezagutzen duelako ustez, bere burua aurkezteko esaldia berbera ahotz ozen eta kementsuz aipatu ohi du:

« "Kaixo, Troy McClure naiz. "Earwigs: Eww!" eta "Gizakia naturaren aurka: garaipenaren bidean" bezalako dokumentalengatik oroituko nauzue» »

Esaldi hori esaten duen aldiro irrifarre egin eta bere hortzeria zuria erakusten du.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]