Edukira joan

Tulleko sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tulleko sarraskia
Map
Motamasa hilketa
Data1944ko ekainaren 9a
GaraiaBigarren Mundu Gerra
KokalekuTulle
HerrialdeaFrantzia
Pertsona hilak213
SS Das Reicharen Bigarren Dibisioaren ikurra.

Tulleko sarraskia Tulle herrian, Frantziako Corrèze departamentuan, alemaniar gudarostearen SS Das Reich-eko Bigarren Dibisioak 1944ko ekainean egin zuen. Hildako guztiak 213 frantziar izan ziren, partisano batzuk eta, batez ere, herriko jendea. Sarraskia pairatzen ari ziren partisanoen erasoen aurrean nazien mendekua izan zen.

1944ko egun horietan alemanek biktima hauek eragin zituzten:

  • 18 trenbidezain. Hauen hilketaren ondoren Erresistentziako kideek hiria utzi zuten.
  • Herriko 99 gizon torturatuak eta 98 urkatuak izan ziren
  • Gizon bat ihes egiteko saioan hil zuten
  • 149 gizon Dachau kontzentrazio-esparrura bidali zituzten. Horietatik 101 hilko ziren

Guztira, SSek, Wehrmachtek eta Sicherheitsdienstek herri bereko 213 pertsona hil zituzten.

Das Reich Dibisioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko hasieran alemaniar armada galera handiak pairatzen ari ekialdeko frontean. SS Das Reicharen Bigarren Dibisioa Montauban lurraldean bildu zen, Heinz Lammerdingen agindupean. Mugimenduaren helburua aliatuek lehorreratze bati erantzuna ematea zen. Dibisioan 18.000 gizon zeuden, blindatu arinekin eta tankeekin. Dibisio hau arriskutsua zen zeren eta haren partaideak nazionalsozialistak ziren, Ekialdeko Frontean aritukoak ziren eta, gainera, haien burua eliteko unitate gisa ikusten zuten. Gertaera hauen aurretik partisanoen aurkako ekintza ugari burutu zuten.[1]

Erresistentziak 1944ko ekainaren 7 eta 8an alemanen aurkako erasoa burutu zuten, hiria okupatuz. Alemanek orduan 18 trenbidezain hil zituzten. Hauen hilketaren ondoren Erresistentziako kideek Tulle utzi zuten. Ondoren, ekainaren 9an, Das Reich Dibisioa hiria okupatu zuen eta errepresio ekintzak hasi ziren, benetako sarraskia burutu arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lieb, Peter (2006). "Répression et massacres. L’occupant allemand face à la résistance française, 1943-1944", Gaël Eismann eta Stefan Maertens (koordinatzaileak.), Occupation et répression militaires allemandes, 1939-1945. Paris: Autrement, Mémoires/Histoire bilduma, 181 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]