Edukira joan

Turrun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Turrun, Turrune edo Sirena hots Ondarroan (Bizkaian) eta, lehen, baita beste herrietan ere itsasontziek portura arrantza zekartela abisua ematen zuen soinua zen. Bat bazen, atunarekin datoz arrantzaleak. Bitan jotzen badute, txitxarroa edo berdela dator, eta hiru turrun hotsekin, antxoa sartuko da. Gehiago joz gero, sua edo ezbeharren bat gertatu da.[1] Ondarroa da Euskal Herrian sirena jotzeko ohiturari eusten dion kostaldeko herri bakarra da.

Sakelako telefonorik gabeko garaiak ziren. Neskatilak ibiltzen ziren arraina saltzen, eta turruna zen modu bakarra jakiteko arraina noiz sartua zen portura. Ondarroan lehen Kofradia Zaharrean gordetzen zen, egurrezko kutxa batean. Gaur egun elizaren sabaian, kanpandorrean dago jarrita.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]