Antxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antxoa
Engraulis encrasicolus Gervais.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaTeleostei
OrdenaClupeiformes
FamiliaEngraulidae
GeneroaEngraulis
Espeziea Engraulis encrasicolus
Linnaeus, 1758

Antxoa, bokarta edo antxoba[1] (Engraulis encrasicolus) ur gazian bizi den arrain mota bat da. Arrain urdina da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardinaren itxurako arraina da, baina hura baino txikiagoa, itsasoan sarda handitan bizi dena. Txile eta Peruko itsasoetan, eta Europako Atlantiko aldean eta Mediterraneoan bizi da.[2]

Harrapariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegalaburrak batez ere antxoak jaten ditu (%80), baita hegaluzeak ere (%33 inguru)[3].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean zehar, Europako antxoa ugari dago Mediterraneoan, Afrika eta Europako aurrealde atlantikoan (Hegoafrikatik Norvegia hegoaldera) eta, gainera, Itsaso Beltzean eta Azoveko Itsasoan ere badago.

Neguan, aurreko eremuetan modu garrantzitsuan egon arren, Ingalaterrako eta Galesko hegoaldeko kostaldean, Mantxako Kanalean eta Gineako golkoan ugari dira, baina leku hauetan ez dago nahikoa harrapakin merkataritza-ikuspuntutik garrantzitsuak izateko.[4]

Espainian, Marokon, Italian, Frantzian, Grezian, eta Turkian erregulartasunez harrapatzen dira, eta kopuru txikiagoan, Bulgaria, Errusia, Georgia eta Ukrainako kostaldeetan.

Antxoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Antxoa gatzunetan»

2014ko azaroaren 27an jakin zenez, azken urteetako antxoa kopuru gehien zegoen Bizkaiko golkoan. Irailean 724.000 tona inguru antxoa gazte zegoen, urtero bataz beste egoten zena baino lau aldiz gehiago[5].

Antxoaren biomasaren bilakaera 2008-2015 aldian Bizkaiko Golkoan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antxoa Aldatu lotura Wikidatan