Txantiloi:2006-06eko Euskal Wikiatlas artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuberoa edo Xiberua Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Hiriburua Maule du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren (64) parte da. Frantsesez Soule izena ematen diote.

Mugakide hauexek ditu: iparraldean eta ekialdean Biarno, mendebaldean Behe Nafarroa eta hegoaldean Nafarroa. Bertako euskalkia zuberera da.