Edukira joan

Maule

Koordenatuak: 43°13′26″N 0°53′21″W / 43.2239°N 0.8892°W / 43.2239; -0.8892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maule
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaMaule-Lextarre
Administrazioa
Posta kodea64130
Herritarramauletar
Ezizenajente txarra eta jente tzar inpartinentak
Geografia
Koordenatuak43°13′26″N 0°53′21″W / 43.2239°N 0.8892°W / 43.2239; -0.8892
Artikulu hau Zuberoako antzinako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».

Maule Zuberoako antzinako udalerri bat da, Zuberoako hiriburu izan zena. 1841eko martxoaren 19an, Lextarrerekin batera Maule-Lextarre udalerria osatu zuen.

Frantsesezko toponimoa Mauléon da. "Maule" toponimoa[1] XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[2]), eta itxura hauek ditu: Malleon (1276, paper gaskoniarrak), lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387, Nabarrengoseko notarioek[3]), Malus-Leo (1454, Baionako kapitulua[4]), Mauleo eta Mauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[5]) eta, azkenekoz, Mauleon (1650).

Ingelesen okupazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonderriaren menpe zela. 1261an, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungo Atharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.

1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.

Maule, Zuberoako hiriburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mauleko gaztelua.

Paul Raymondek[1] Maule gazteluzainak, erregearen bailego eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.

1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Maule, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta.

1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
862 985 1.007 1.054 1.145 1.259 - - -
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
- - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
- - - - - - - - -

Iturria : Cassini proiektua[6]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  2. XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  3. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. EHESS: Cassini proiektua
  7. Mérimée datu-basea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]