Txantiloi:2007-09 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose Antonio Agirre Lekube, garaiko izen sisteman Agirre ta Lekube'tar Joseba Andoni, (Bilbo, 1904ko martxoaren 6 - Paris, 1960ko martxoaren 22) Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria izan zen, 1936ko urriaren 7tik 1960a arte.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian Euzko Gudarostearen buruzagitza hartu zuen beregain eta Euskal Herriaren defentsa antolatzen saiatu zen konbergentziako gobernu bat osatuz, Espainiako Bigarren Errepublikaren legezko gobernuarekin batera. Gerra amaieran porrota eta erbesteratuen ihesa kudeatu behar izan zuen. Atzerrian aliatuekin bat egitea bilatu zuen haiei lagunduz, baina Bigarren Mundu Gerra amaitzean hauek uko egin zioten Euskal Herriari Francoren zapalkuntza kentzeari.