Txantiloi:2008-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes II.a Usurpatzailea
Joanes II.a Usurpatzailea

Nafarroako Gerra Zibila 1451ean hasi zen, Nafarroako Blanka I.a hil baino hamar urte geroago, bere bigarren senarra Aragoiko Joanes II.ak, erregekidea, koroa usurpatu zuenean. Honek ez zion bere semeari, Karlos Bianako Printzea, koroa eman. Gerra honek Gaztela eta Aragoiko Erresumei Nafarroaren okupazioa erraztu zien.

Blanka I.a lehendabizikoz Siziliako Martin I.a eta bigarrenez Aragoiko Joanes II.a ezkondu zuen. 1425an tronua izan zenerako, Karlos semea lau urte zituen eta Karlos III.a aitonak sortutako Bianako printzea titulua zituen.

Nafarroako erregekide berriak, Aragoiko Alfontso V.aren anaia, Gaztelako Joanes II.aren laguntza zuen handikien talde nagusi batekin liskarrak izan zituen. Liskar baten ondorioz, Gaztelako Joanes II.a bere fidelen artean Aragoiko infanteen oinordetza banatu eta konfiskatu zuen. Aragoiko Joanes II.a, berriz, Gaztelako handikien talde baten alde egin zuen Gaztelako Erresuma kontrolatzeko asmotan.