Txantiloi:2008-31 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Thomas Alan Waits 1949ko abenduaren 7an Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako abeslari, musikagile eta aktorea da. Ahots lakar samarreko kantaria da Waits, estilo berezia atondu duena. Diskoetarako kantak sortzeaz gain, filmetarako musika ere konposatu du eta aktore jardun du hainbat pelikulatan (The Fisher King, Bram Stoker's Dracula, ...).

Leku ilun, pertsonaia goibel eta giro etsigarriak Waitsen kanta askoren ezaugarri badira ere, balada eta abesti ederren sortzaile izan da. Eta sarri horietako asko beste abeslari batzuek gerora egindako bertsioak entzunda egin ditugu ezagunak. Hor dira, adibiderako, Bruce Springsteenek bertsionatutako Jersey Girl edota Rod Stewartek abestutako Downtown train, biak ala biak Waitsen kantak.

Waits Sonoma Countyn, Kalifornian, bizi da egun, emazte eta hiru seme-alabekin.