Txantiloi:2008-4 Nabarmendutakoa
Itxura
Bilboko historia hiriaren fundazioarekin (1300. urtea) hasiko dugu, eta Bizkaiko hiriburuaren azken motorra izan den Guggenheim Bilbao Museoaren sorrerarekin amaitu.
Ez da oso ziurra Bilboren sorrera aurretiko denboran nolakoa zen herria. Dirudienez, Diego Lopez Harokoak hiribildu titulua eman aurretik, itsasadarraren bi aldeetan hedatuta zegoen herria. Bilboko lurretan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Malmasinen gainean daude, lan batzuen arabera orain dela 2000 urte ingurukoak. Beste lan batek dio Malmasin gainean dagoen kastroaren eta Basaurin dagoen Finagako nekropoliaren artean lotura zuzena dagoela. Finagan aurkitutako hilotzak K. a. IV. mendetik K. o. XIII. mendera bitartekoak dira.