Basauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Basauri
 Bizkaia, Euskal Herria
Basauri Vistas 1.jpg
Basauri udalerria airetik ikusita.
Basauriko bandera

Basauriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Bilbo Handia
Izen ofiziala Bandera de Basauri.svg Basauri
Alkatea Joseba Andoni Busquet Elorrieta EAJlogo.jpg
Posta kodea 48970
INE kodea 48015
Herritarra basauriar
Kokapena
Koordenatuak 43° 14′ 12″ N, 2° 53′ 24″ W / 43.236666666667°N,2.89°W / 43.236666666667; -2.89Koordenatuak: 43° 14′ 12″ N, 2° 53′ 24″ W / 43.236666666667°N,2.89°W / 43.236666666667; -2.89
Basauri hemen kokatua: Bizkaia
Basauri
Basauri
Basauri (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,0 km2
Garaiera 63 metro
Distantzia 4,5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 40.876 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -298)
% 48,6 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,4
Dentsitatea 5.839,43 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 6,98
Zahartze tasa[1] % 17,1
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 33,16
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,1 (2011)
Genero desoreka[1] % 7,21 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 15,21 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 22,55 (2010)
Euskararen erabilera %3,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.basauri.net/

Basauri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Nerbioi ibarrako eskualdekoa, Bilbo Handiaren barruan. Bilboko gune metropolitarreko herririk jendetsuenetan seigarrena da, 2016. urtean 40.876 biztanle baitzituen. 7.16 km2 ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru gune nagusi bereizten dira. Batetik, herriaren gune nagusia, udalerriaren iparraldean kokatua, Arizeko auzotik Malmasin mendiko lehen maldetan zehar ekialdetik mendebalderako norabidean. Bestetik, gune horretatik hegoaldera, gune industriala kokatzen da. Bertan, Sidenor, Mercabilbao eta gainontzeko merkataritza-guneak daude. Azkenik, udalerriaren hegoaldean, San Migel auzoa dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbioi-Ibaizabal ibaiek osatzen duten haranaren behealdean dago Basauri, Bilbok eta Nerbioi itsasadarraren bi aldeetako herriek osatzen duten eskualde metropolitarraren barnean dago, Bilbo Handia edo Bilboaldea. Basauri Bizkaiko bi ibai garrantzitsuenek bat egiten duten lekuan sortu zen, hain zuzen ere, ibai horiek zenbait meandroren tartean (Etxebarriko mugaren aldea) ordeka mehar bat zabaltzen duten gunean: ordeka horretan gaur egun instalazio industrialak dauzkagu batez ere. Basaurin biltzen dira, bi ibai horien ibilbidea jarraituz, Urduña eta Durangotik datozen bideak ere. Hortik datorkio izena auzo bati: Bidebieta-Dos Caminos.

Udalerria alubioi aldean jaio bazen ere, horren eremua behetik gora igotzen doa apurka-apurka, eta, goia Arrigorriagako lurretan dagoen Malmasin mendian (361 m) jotzen du; horko lurra, bestalde, buztin-lurra da.

Basaurik klima ozeanikoa du, epela eta hezea. Euria, urte guztian barna egiten du eta ez dago bereziki urtaro euritsurik. Tenperaturak epelak dira urteko sasoi guztietan, eta gorabehera termikoak txikiak dira.

Datu klimatikoak (Basauri)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.2 14.5 15.9 16.8 20.1 22.6 25.2 25.5 24.4 20.8 16.4 14.0 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.0 9.8 10.8 11.9 15.1 17.6 20.0 20.3 18.8 15.8 12.0 10.0 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.7 5.1 5.7 7.1 10.1 12.6 14.8 15.2 13.2 10.8 7.6 6.0 9.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 11 11 13 12 8 7 8 9 11 12 12 128
Eguzki orduak 86 97 128 128 160 173 188 179 157 123 93 78 1584
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología,[2] Aena[3]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, Etxebarrirekin eta Bilborekin egiten du muga; ekialdean, Galdakaorekin; eta hegoaldean Arrigorriagarekin eta Zaratamorekin.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaroa, Ariz, Arizgoiti, Artunduaga Atxikorre, Atxukarro, Azbarren, Basozelai, Benta, Bidebieta, Bizkotzalde, Errekalde, Finaga, Ibarguen, Ibarre, Kareaga (Kalero), Luzarre, Pozokoetxe, San Migel, Sarratu, Soloarte, Solobarria, Ugarte, Urbi, Uriarte eta Zabalandi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basauriko San Migel edo Elexalde auzoko irudi historikoa.

Basauri Arrigorriagako auzo izan zen 1510era arte. Orduan udalerri independentea bilakatu zen. Independentea izan arren, XIX. mendera arte ez zuen Gernikako juntetxean ordezkaririk izatea lortu. Hasieran udalerriaren gune nagusia San Migel auzoa izan zen, baina 1902an, udalerriaren iparraldean kokatzen zen Arizgoiti gunera aldatu zuten udaletxea.

Aldaketa horren arrazoia gune berriak zeuzkan abantailak ziren, izan ere, biztanleria hazkunderik handiena zeukan gunea zen. Industrializazioak, bereziki Basconia lantegiak, milaka pertsona erakarri zituen Basaurira eta biztanleria asko hazi zen hamarkada gutxiren buruan. XIX. menderarte nekazaritza herrixka bat izan zena 1978an 55.000 biztanle inguruko udalerri industriala bilakatu zen.

1980. urtetik aurrera izandako krisialdiaren ondotik, aurretik etorritako immigrante askok euren jaioterrietara bueltako bidea egin zuten. Egoera ekonomikoa okertzeak biztanleriaren jaitsiera handia eragin zuen. Udalerriaren erliebe zailak eta leku lauen faltak etxebizitza berriak eraikitzea ia ezinezkoa egiten du eta horregatik, basauriar askok inguruko herrietara bizitzera joan behar izan dute, Etxebarrira eta Galdakaora bereziki.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko industrializaziora arte, Basauri nekazaritza herria zen, artoa eta bestelako barazkiak landatzen ziren, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren bertako biztanleak. Horrez gain, irina ekoizten zuten errotak zeuden herrian. Ondoren, XIX. mendeak aurrera egin ahala, nekazaritzaren gainbehera hasi zen eta industriak bere tokia bete zuen. Gaur egun, nekazaritza ia desagertu da herrian eta mendietako ortu txikietara mugatzen da.

XX. mendean zehar, larre eta ortuetan industria berriak eta etxebizitza-bloke handiak eraiki ziren. Eta horrez gain, Bilboaldeko azpiegitura handiak, Basauriko espetxea eta gune-metropolitarreko jangaiak merkaturatzen diren Mercabilbao merkatu handia ere egin ziren.

2003. urtean Basauriko biztanleria aktiboa 20.194 pertsonakoa zen, eta horietatik 3.218 langabezian zeuden.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren erdialdean biztanleria asko hazi zen, sasoi hartako garapen ekonomikoak eragindako immigrazioaren ondorioz. Hala ere, 1980ko hamarkadatik aurrera gainbehera gertatu zen, XXI. mendearen hasieran jarraitu zuena.

Basauriko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Joseba Andoni Busquet Elorrieta (EAJ) da Basauriko alkatea, karguan 2011tik. Busquetek alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker (10). PSE-EE eta EH Bilduren zinegotziek boto zuria eman zuten (7), eta bestalde, Basauri Bairen alkategaiak 3, eta PPrenak boz bakarra lortu zuten. Hala, gehiengo sinpleaz EAJren hautagaiak alkatetza lortu zuen.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basauriko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
10 / 21
8.324 (% 41,21)
8 / 21
6.904 (% 32,89)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4 / 21
3.724 (% 18,43)
7 / 21
6.751 (% 32,16)
Basauri Bai*
3 / 21
2.930 (% 14,50)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)**
3 / 21
2.648 (% 13,11)
3 / 21
3.280 (% 15,62)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.551 (% 7,68)
3 / 21
2.615 (% 12,46)
Irabazi Basauri (IRABAZI)***
0 / 21
838 (% 4,15)
0 / 21
912 (% 4,34)
Partido Humanista (PH)
0 / 21
186 (% 0,92)
Aralar
0 / 21
531 (% 2,53)
* Ahal Duguk babestutako zerrenda.
** 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
*** 2011n Ezker Batua-Berdeak koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basauriko garraiobide nagusia trena da, Bilboko Renfe Aldiriak eta Euskotreneko linea banak herria zeharkatzen dute. Renfek hiru geltoki ditu Basaurin: Bidebieta-Basauri, Abaroa-San Miguel eta Basauri; Euskotrenek, berriz, bakarra: Ariz-Basauri geltokia.

Horrez gain, 2011an Bilboko metroaren bi geltoki zabaldu ziren: Arizko geltokia eta Basauriko geltokia. Bi geltoki hauek Bilboko Metroaren L2-ko azken geltokiak dira.

Herriko kulturgune nagusia Social Antzokia da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailean ospatzen diren Sanmigelak eta urrian ospatzen diren San-faustoak dira herriko zaindarien omenezko jaiegunak.

Basauriko Jaiak
Jaieguna Lekua Data
San Isidro Benta maiatzak 15
San Martin Finaga Finaga maiatzak 21
San Juan Pozokoetxe, Basozelai ekaina
- Kalero iraila
San Miguel (zaindari-jaiak) San Miguel irailak 29
San Fausto (zaindari-jaiak) - urriak 13

Basauriko ia auzo bakoitzak dauzka urtero bere ospakizunak. Ospetsuenak San Fausto zaindariaren (urriak 13) omenez egiten diren jaiegunak dira. Egun horietan, Escarabillera jai kutuna eta zurrakapotea edari tipikoa izaten dira. Herriko Taldeak antolakundean parte hartzen duten hamabost taldeek (edo koadrila) prestatzen dute zurrakapotea, eta lonjetara hurbiltzen direnei porroietan ematen diete.

Escarabillera Basauriko (beste hainbat herritan bezala) emakumeetan oinarritutako pertsonaia da. Emakume horiek, urritasun handiko garaietan XX. mendearen hasieran, lurrun trenak pasatzen zireneko trenbideetara edo galdategietako eskonbrotegietara joaten ziren guztiz erreta ez zegoen ikatzaren bila, gero sukaldean erabiltzeko. Ikatz hura garai hartako Basauriko kale eta bide asko asfaltatzeko erabili zen.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elexaldeko San Migel eliza.

Basaurin arkeologikoak izan daitezkeen lau eraikin katalogatuak izan dira[4].

  • San Migel Goiaingeruaren Eliza: XVI. mendekoa, estilo gotiko-errenazentistakoa eta dorre-elizpea 1771. urtean eraikia.[5]
  • Arizko Dorretxea: XVI. mendean eraikia, bizitoki-jauregi errenazentista, Erdi Aroko dorretxe baten tipologia mantentzen duena.[6]
  • San Fausto Nekazariaren Ermita: 1706. urtean eraikia.[7]
  • Malmasin-Finagako Iruna: Erdi Arokoa, 1179ko erreferentziak badira Maluecín gaztelua izenarekin.[8]

Basauriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basauri Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa