Txantiloi:2009-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabierko gaztelua

Nafarroako konkista XII. mendean Nafarroako Erresuma banatzeko Gaztela eta Aragoiko Erresumen arteko itunekin hasi eta XVI. mendean inbasioarekin jarraitutako prozesua da. Ondoren, Nafarroa Beherea, inbasioa saihestu zuena, Erresuma independentea izan zen XVII. mendera arte. Orduan, Nafarroako Erresuma Frantziako koroan batu eta, XVIII. mendeko Frantziako Iraultza eta gero desagertu zen. Nafarroa Garaia, bestetik,Espainiako koroarekin bat zena, XIX. mendean utzi zuen Erresuma izateari.

Bizkaiko Jaurerriak hasieran Nafarroako Erresumarekin eta gero Gaztelako Erresumarekin aliantzak mantendu zituen. Haroko Lope Enekok, 1076an Antso IV.a Nafarroakoa eraila izan ondoren, Haroko Jaurerria lortu zuen Durangotik mendebalderantz zituen lurraldeak Leon eta Gaztelako erregearen menpean jartzearen truke. Geroago Haroko Diego Lopez I.a bere semea berriro Nafarroa eta Aragoiko erregea zen Alfontso I.aren aliatu bihurtu zen.

1135ean, Haroko Lope Diaz I.ak, Alfontso I.a hil ondoren, Alfontso VI.a Gaztelakoaren basailu bihurtu zen, Errioxan eta Gasteizko setioan gaztelarren alde borrokatuz.