Txantiloi:2009-12 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Muonioko etxaldea

Muonio (antzinean: Muonionniska; iparraldeko samieraz: Muoná) Finlandiako Lappi lurraldeko udalerri bat da. Iparraldean dago eta Enontekiö udalerria iparraldean, Kittilä ekialdean, Kolari hegoaldean eta Pajala udalerri suediarra ditu bizilagun. Ia Bizkaia osoa bezain handia den udalerri hau, 2,038.09 km², samitarren lurraldea den Sápmiren barruan dago, nahiz eta, gaur egun, hauen kopurua oso txikia den; izan ere, XVI. mendean, lehen finlandiarrak iristen hasi zirenean, iparrera jotzen hasi ziren, Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerrietara hain zuzen.

Udalerria elur garai luzeena izateagatik da ospetsua herrialde osoan, izan ere, Olos mendixkan urtero ospatzen den Biatloi txapelketak hasiera ematen die negu kirolen sasoiari. Txapelketa hau, Enontekiö, Kittilä eta Kolari udalerriekin batera osatzen duen Pallas-Yllästunturi Parke Nazionaletik igarotzen da, Lappi lurraldeko parke nazional ospetsuenetarikoa. Bertan, klima ezberdinek baldintzatuta hazten diren animalia-espezie anitz aurki daiteke. Baso eta eremu paduratsuez beteriko mendixken paisaia dugu eta oso zaindua dagoenez, ibilaldiak egiteko aprobetxatu ohi dute bertara iristen diren bisitariek.

...gehiago irakurri