Txantiloi:2009-14 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Partenoia (grezieraz Παρθενών, Parthenón) Atenaseko akropolian kokatutako greziar tenplua da, Atena jainkosari eskainia eta doriar ordenakoa. Antzinako Greziako monumenturik garrantzitsuena da eta munduko eraikinik ederrenetako bat. Pertsiarrek K. a. 480-479 urtean suntsitutako eraikin baten gainean egina dago, Aurre-Partenoia izenez ezagutua eta Mediar Gerrak baino lehen eraikia.

Tenplua izateaz gain, gerora Atenaseko inperio bilakatuko zen Deloseko Ligaren altxorra gordetzen zen bertan.