Txantiloi:2009-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Obanosko Infantzoien Biltzarrak XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako infantzoiek eginiko batzarrak ziren. Batzarrek, kapareak edo kaparedunak bezala ere ezagutu izan ziren bigarren mailako nobleek (zaldun, kleriko eta nekazari libreak) osatuak, Nafarroako usadio eta ohiturak defenditu zituzten, errege eta Ahaide Nagusien (nobleteria, apezpikua eta burgesia) gehiegikeriak aurre eginez.

Biltzarrak Obanos hiribilduan egin ohi zituzten, geografikoki Nafarroako Erresumako erdigunea zelako. Hala ere, infantzoiak Nafarroako eskualde guztietatik zetozen, ez Izarbeibarratik bakarrik.

Erakunde independentea eta estamentu ofizialetatik at funtzionatu zuena izan zen. Biltzarren ordezkariak demokratikoki hautatuak ziren, erregearen eskumenetik kanpo, eta erregeari adierazi zizkioten bere eskaerak. Biltzarrek epaiak eman eta bete ere egin zituzten. Nobletariaren gehiegikeriez defenditzeko biltzarrek behin betiko korporazioa sortu zuten.