Txantiloi:2009-6 Nabarmendutakoa
Londres (ingelesez London) Ingalaterra eta Erresuma Batuko hiriburua da. Tamesis ibaiaren ertzetan eta Britainia Handiko hegoaldean kokatuta, 43an fundatu zuten erromatarrek, Londinium izenpean. 7.500.000 biztanle edukita, Londres Europar Batasuneko hiri handiena da.
Tamesis ibaiak zeharkatzen du hiria, eta bitan banatzen. Ibaiak izugarrizko eragina izan du hiriaren garapenean. Ibai horren ipar-ertzean fundatu zen Londres, eta mende askotan zehar zubi bakarra egon zen, Londreseko zubia (London bridge), hain zuzen ere.
Londresko metroa, The Underground edo askotan The Tube ere deitua, mundu osoan inauguratutako lehenengo metro-sarea izan zen, eta egun munduko sarerik handienetariko eta luzeenetarikoa da. 1863ko urtarrilaren 10ean hasi zen ibiltzen, Metropolitan Railway izenpean, hortik "metro" edota "metropolitar" izena.