Txantiloi:2010-48 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mel Colm-Cille Gerard Gibson (Peekshill, New York, 1956ko urtarrilaren 3a -) Ameriketako Estatu Batuetan jaio eta gaztaroan Australian hezitako zinema aktore, zuzendari eta ekoizlea da, Oscar sariaren irabazlea. Mad Max eta Lethal Weapon film multzoek mundu osoan zehar ospea eman diote.

Batez ere, "Mad Max" film trilogia, "Lethal Weapon" tetralogia eta "Braveheart" filmarekin egin da ospetsu. Azkeneko hau Gibson berak antzeztu, zuzendu eta ekoiztu zuelarik, Estatubatuar Zinema Akademiaren bi sari edo Oscar irabaziz: filma onena eta zuzendari onena. Filma honetako Gibsonen zuzendaritzak "Zuzendari Onenaren" saria irabazi zuen seigarren aktore-zuzendaria bilakatu zuen historia osoan.

2004an "The Passion of the Christ" zuzendu eta ekoiztu zuen. Jesukristoren bizitzako azken orduak irudikatzen zituen filma honekin 300 miloi dolarretako irabaziak lortu zituen sarrera salmenten bidez.