Txantiloi:2011-10 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pablo Neruda edo jaiotzez Ricardo Eliécer Neftalí Reyes Basoalto (Parral, Maule, 1904ko uztailaren 12- Santiago, 1973ko irailaren 23) olerkari txiletarra. XX. mendeko olerkaririk onenetarikoa izan zen gaztelaniazko hizkuntzan. Bere ezizena Jan Neruda txekiar idazlearen izenean oinarritu zuen. Politikan ere parte hartu zuen eta errepublikako senadore izan zen, Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide. 1971n Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.