Jan Neruda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jan Neruda
Jan Neruda 02.jpg
Bizitza
Izen osoa Jan Nepomuk Neruda
Jaiotza Praga1834ko uztailaren 9a
Herrialdea  Txekia
Talde etnikoa Txekiarra
Heriotza Praga1891ko abuztuaren 22a (57 urte)
Hobiratze lekua Vyšehrad cemetery
Familia
Bikotea(k) Karolina Světlá
Hezkuntza
Hizkuntzak txekiera
alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta eta kazetaria
Lan nabarmenak Povídky malostranské
IMDb nm0626290

Jan Neruda (Malá Strana, Praga, 1834ko uztailaren 9a - ib., 1891ko abuztuaren 22a) txekiar kazetari, idazlea eta olerkaria izan zen. Praga hiriko Malá Strana auzoan jaio zen. Txekiar Errealismoko ordezkari nagusienetakoa izan zen, Maiatzako eskola mugimenduko kide ere izan zelarik.

Familia behartsu batean jaioa zen; unibertsitateko ikasketak egin zituen eta maisu gisa lan egin zuen. 1862an Narodni listy-n, Pragan garai hartan zegoen egunkaririk garrantzitsuenean, hasi zen lanean, antzerki eta literatura kritikak idazten. Bere olerki liburuetan barrukotasun lirikoa eta abertzaletasun sutsua adierazi zituen; ipuin liburuetan langileen bizimodua deskribatu zuen eta gogor kritikatu zuen burgesia. Idazlan nagusiak: olerkiak: Knihy versu (1868, Olerki liburuak), Pisne kosmicke (1878, Kantu kosmikoak), Balady i romance (1883, Baladak eta erromantzeak), Zpevy patecni (1896, Ostiral santuko kantuak). Ipuinak: Trhani (1868, Burdinbideetako langileak), Povidky Malostranske (1878, Mala Stranako ipuinak), txekiar literaturako maisulanetako bat.

Bere abizenak 1971ko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen Ricardo Neftalí Reyes Basoalto txiletar idazleak Pablo Neruda ezizena erabiltzea iradokitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Neruda Aldatu lotura Wikidatan