Txantiloi:2011-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Google Inc. edo Google izenarekin soilik ezaguna, helburu nagusi bezala izen bereko interneteko bilatzailearen garapena duen enpresa da.

1998an sortu zuten Stanfordeko Unibertsitateko (Kalifornia) bi doktorek, Larry Page eta Sergey Brin. Produktu nagusia bilatzailea duten arren, Interneteko beste zerbitzu ugari ere eskaintzen dituzte, eta etengabe ari dira zerbitzu berriak sortzen.

NASDAQ burtsa-indizean kotizatzen du GOOG izenpean.