Txantiloi:2011-28 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andrés Espinosa Etxebarria (1903ko urriaren 17a, Zornotza, Bizkaia - 1985eko maiatzaren 16a, Bilbo, Bizkaia) euskal alpinista, abenturazale eta bidaiari bat izan zen. XX. mendearen hasierako euskal mendizaletasun eta alpinismoaren aintzindarietako bat ere izan zen.

Bere bizitza osoan izaera sentibera, mistikoa, naturazalea, bidaiazalea eta abenturazalea izateagatik nabarmendu zen. Espinosaren izaerak, ordea, kirolariarenaz gain beste hainbat alderdi ere gordetzen zituen: gizon ikasia zen, marraztu eta idazteko erraztasun handia zuen humanista ilustratua.

Izaera bakartia edo independentea izateko joera ere bazuen, halere, antolatutako mendizaletasunean eta mendizale taldeetan aktiboki ere parte hartu zuen. Bere lehen abentura bakartietan sendotasun fisiko handiko gizon ausarta zela nabarmendu zen, pausoz pauso naturarekiko harreman estua garatzeko gaitasun handia zuelarik.