Txantiloi:2011-52 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskararen debekuak historian zehar euskarari ezarritako debekuak biltzen ditu, jazarpen soziopolitiko baten baitan, euskara desagerrarazi eta haren ordez boteretsuen erdarak ezartzeko asmoz. Dokumentutako debekuak Erdi Arotik abiatu eta gaurdaino luzatzen dira eta ondorio gisa euskararen erabilera eremua nabarmen murriztea ekarri dute, egun euskara hizkuntza gutxitu bilakatu arte.

Debekuak gizarte harremanen arlo guztietan gertatu izan dira, hala nola eskolan, agiri ofizialetan edo, bertakoa izan arren, hizkuntzaren ofizialtasuna ukatuz. Adibidez, XVIII. mendean euskaraz hitz egiteagatik haurrei egindako zigorren testigantza da hau:

« Araban nenbilen batean, hango adiskide eta Erregeren Guardietako kapitan baliente batek behin esan zidan: "Aita, nola euskal herrietan umeen haziera ona eta behar den dotrinarik izango da, baldin euskara hondatzeko ahalegin guziak egiten badira, eta gure mutiltxo edo haurrei, beldur eta azotearekin, euskaraz hitz egitea eragozten bazaie?" »
Agustin Kardaberaz: Eusqueraren berri onac (1761)