Txantiloi:2012-28 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Municheko sarraskia Munich hirian gertatu zen, Bavaria estatuan (Alemania) 1972ko irailaren 5ean XX. Udako Olinpiar Jokoak jokatzen ari ziren bitartean. Egun hartan Irail Beltza izeneko terrorista palestinarren komando batek Israelgo talde olinpikoko 20 taldekideetatik 11 bahitu zituen. Erasoaren ondorioz, 11 atleta israeldarrak, 8 terroristetatik 5 eta alemaniar polizia ofizial bat hil ziren. Zorigaitza mundu osoan ikusia izan zen telebista bitartez. Irailaren 4an, Israelgo atletak hirian gaueko irteera batez gozatzen egon ziren egoitza olinpikora itzuli aurretik. Irailaren 5eko goizeko 04:40ak aldera, kirolariak lo zeuden bitartean, Irail Beltza terrorista palestinar taldeko 8 kideek, kirol jantziak soinean eta pistolak eta granadak kirol poltsetan ezkutatuta, 2 metro neurtzen zuten eta apartamentu gunea inguratzen zuten hesia eskalatu zuten. Terroristen benetako nortasuna ezagutu gabe, talde estatubatuarreko kirolarien laguntza izan zuten, haiek bezala, gau dibertigarriaren ondoren beraien apartamentuetara ezkutuan sartu nahi zuten kirolariak zirela uste baitzuten.