Txantiloi:2013-12 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendietara egokitutako zaldia da, eta bere jatorria historian barrena oso atzetik dator. Azken Izotz Aroa eta gero, Mendebaldeko Europan eta zehazki gure inguruan iraun zuten poni basatietan, hain zuzen. Poni hauen arbasoen hainbat marrazki Euskal Herrian ugaria den labar-artean agertzen dira. Pottoka bere tamaina dela eta, ponien sailkapen taldean sartzen da. Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik. Euskal Herriko mendietan libre bizi izan den aberea da bestalde, ia ukuiluan sartu gabea. Askotan pottoka jabeek beraien abereak harrapatzeko benetako "ehizaldiak" antolatu behar izaten zituzten. Badago euskal esaera zahar bat zera esaten duena pottoken "basatasun" hori azpimarratuz: "Pottokak mendian ez dira heziak". Joxemiel Barandiaranek garrantzi handia ematen zion zaldiari eta Euskal Herrian berezko arraza den pottokari euskal kultura eta folklorearen hainbat ataletan.