Abere

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardiak eta behi bat bazkatzen Hego Afrikan

Abereak edo azienda janaria, zuntzak eta lana bezalako ondasunak ekoizteko gizakiak nekazaritza inguruneetan etxekotuta hazten dituen animaliak dira. Normalean abereak irabaziak izateko hazi izan dira, abeltzaintzaren bidez, eta gaur egun lehen sektorearen jarduera nagusietako bat da.

Hala ere, "abere" eta "azienda" hitzak lausoak dira eta oso zentzu hertsia eman ahal zaie edo zabalagoa. Ikuspuntu zabalagotik, aberea da gizakiak erabilera jakin bat emateko hazten duen animalia oro. Ikuspuntu horretatik, animalia etxekotuak erdi-etxekotuak edo harrapatutako animalia basatiak izan daitezke. Zentzu hertsiagoan, etxeko animaliak soilik izan daitezke, haragirako hazten diren etxeko animaliak soilik, edo baita haragi gorria ekoizteko hazten diren etxeko animaliak soilik.