Txantiloi:2014-15 Nabarmendutakoa
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/35/Astuvansalmi_hirvia.jpg/150px-Astuvansalmi_hirvia.jpg)
Finlandiako historiaurrea (finlandieraz, Suomen esihistoria) Finlandiara lehenbiziko biztanleak iritsi zirenetik Erdi Aroraino doan garaiari deitzen zaio; zehazki, k.a. 130.000. urtetik Bikingoen Aroa amaitu zen 1025. urtera arte. Neanderthalgo gizakia izan zen lurraldeko lehen biztanlea, baina Izotz Aroarekin batera hegoaldera jo behar izan zuen; historiaurrearen amaiera aldiz, kristautasunaren lehorreratzearen eta gutxiengo gobernu antolakuntzaren eskutik iritsi zen. Historiaurre orokorra, finlandiarra bezala, hainbat zatitan banatu ohi da: Paleolitoa, Mesolitoa, Neolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa.