Txantiloi:2014-40 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Freddie Mercury, jaiotzez Farrokh Bommi Bulsara, (Stone Town, Zanzibar, 1946ko irailaren 5a - London, Erresuma Batua, 1991ko azaroaren 24a) "Queen" rock talde britainiarraren abeslaria eta ikurra izan zen. Talde honetan, konpositore, pianista, gitarra eta abeslari izan zen. Rockaren historian, abeslari hoberenetako bat izan zela kontsideratzen da eta, duela gutxi egindako inkesta batean, Rockaren Jainko aukeratua izatera iritsi den. Mercury 1991. urtean hil zen, HIESa gaixotasunak eragindako bronkoneumonia bat jasan ezin izan zuelako. HitParader aldizkariaren arabera, Heavy metalaren historian seigarren abeslaririk hoberena izan zen eta, Rock 'n'rollaren 100 abeslari handienen artean, hemezortzigarrena irten zen Rolling Stone aldizkarian. HIESak hil izanak gaixotasun horren gaineko kontzientzia zabaltzeko balio izan du.